Ordutegia
Asteartetik igandera, goizeko 10.00etatik 19.00etara. Astelehenak
itxita. Txarteldegia 18.30etan itxiko da. Museoa itxita egongo
da urtarrilaren 1ean, maiatzaren 1ean eta abenduaren 25 ean.
Abenduaren 24an eta 31n Museoa goizeko 10.00etatik 15.00etara
egongo da zabalik.
Tarifak/Tarifas >>
Informazio zerbitzua
Zerbitzu honetan Bildumaren fondoekin eta Museoak programaturiko
kultur jarduerekin erlazionatutako edozein informazio eska
daiteke. Hala nahi duten bisitarien esku informazio orokorreko
liburuxkak daude, honako hizkuntza hauetan: gaztelaniaz, ingelesez,
frantsesez, italieraz, alemanez, portugesez, japonieraz, katalanez,
euskaraz eta galegoz.
Tfnoa: (+34) 913 690 151
Tfnoa bulegoak: (+34) 914 203 944
Faxa: (+34) 914 202 780
Posta elektronikoa: mtb@museothyssen.org Taldeak
Taldeen bisitak asteartetik ostiralera izango dira, 10.00etatik
19.00etara, eta igandeetan 15.00etatik 19.00etara, aurretik
Informazio telefono zenbakian erreserba eginez (+34) 913 690
151.
Gehienez ere talde bakoitza 25 pertsonakoa izango da, Bilduma
Iraunkorrari dagokionez, eta 20 pertsonakoa aldi baterako
erakusketari dagokionez. Sarrerak aurretik har daitezke Museoaren
Txarteldegietan (taquilla@museothyssen.org). Audio-Gida
Museoak Audio-Gida zerbitzua du Thyssen-Bornemisza Bilduma
eta Carmen Thyssen-Bornemisza Bilduma bisitatzeko. Audio-Gida
horretan bi bilduma horietako obra garrantzitsuenen azalpena
ematen da.
Audio-gida honako hizkuntza hauetan eskaintzen da: gaztelaniaz,
ingelesez, frantsesez, alemanez eta italiera. Prezioa: 4,00
€. Alokatzeko ordutegia: goizeko 10.00etatik arratsaldeko
18.30etara. Beheko solairuan, Informazio zerbitzuaren ondoan.
Bisitari ezinduak
Museoak bisitari horiek erabiltzeko bereziki prestaturik dauden
igogailuak, telefonoak eta komunak ditu. Arropazaindegiak
gurpildun aulkiak ditu. Liburuxka eta seinaleztapena braillez
itsuentzat. Argazkiak eta bideoa
Ezin daiteke irudirik hartu Museo barruan. Telefono
mugikorrak
Mesedez, ez erabili telefono mugikorrik erakusketa aretoetan.
Erretzaileak
Eraikin barruan ezin daiteke erre, abenduaren 26ko 28/2005
Legearen 7.j) artikuluan xedatutakoa betez. Kafetegia-Jatetxea
Mota guztietako edariak, sandwichak, opilak, plater konbinatuak
eta jatetxeko karta zaindua eskaintzen dira. Beheko solairua.
Tfnoa: (+34) 914 292 732. Denda-Liburudenda
Bertan, bildumarekin erlazionatutako liburuak eta argitalpenak,
posta txartelak, posterrak, kamisetak eta hainbat objektu
eta oroigarri aurkitu ahal izango dituzu. Beheko solairua.
Arropazaindegia
Aterkiak, motxilak, maletak eta poltsa handiak bezalako objektu
guztiak Arropazaindegian utzi beharko dira. Zerbitzu horretan
haur txikientzako aulkiak eta motxilak eta gurpildun aulkiak
daude, behar dituzten guztientzat. Segurtasun arauak direla
eta, ez dira onartzen neurria dela eta eskanerretik igaro
ezin daitezkeen objektuak, eta higiene arrazoiak direla eta,
ez dira onartzen animaliak, janaria, edariak edo landareak.
Galdutako objektuak
Joan Informazio mahaira. Bisitariarentzako
beste zerbitzu batzuk
Kutxazain automatikoa, Telefono kabinak eta bularra emateko
gela. Lehen sotoa. |